ORDEZKATZEA
01EUDELen sorrera eta instituzionalizazioa
1981eko azaroaren 5ean, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako alkate-talde bat Zuiako Udaletxean bildu zen udalen elkarte bat sortzeko, euskal egitate bereizgarriaren eta tokikoan duen berezitasunaren adierazpide gisa; izan ere, berezitasun hori aintzatetsita dago Ekonomia Itunean eta oinarrizko legerian, eta ondorio garrantzitsuak ditu eskumenen arloan eta ekonomia- eta finantza-arloan. Lan horren ondorioz, 1982ko maiatzaren 8an Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) sortu zen udal-autonomia defendatzeko eta beste erakunde batzuen aurrean tokiko interesak ordezkatzeko.
1990ean EUDEL finantzatzeko akordioa lortu zen. Akordio horren arabera, Udal Finantzaketarako Foru Funtsen % 0,15 dagokio, eta, horri esker, bermatua dago erabakiak hartzeko orduan duen autonomia. 2016. urtean estatutuak aldatu ziren, eta gobernu-organoetan sartu ziren udalordezkaritza duten indar politiko guztiak, estatutuen arabera sartu beharrekoak.
2017an, EUDEL onura publikoko elkartetzat jo zuen Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak (ETEL), ezarpen handieneko udalen elkarte gisa aitortu zuten eta izaera publikoko eginkizunak esleitu zizkioten, hala nola dirulaguntzen kudeaketa, hitzarmen bidez udal-zerbitzuak ematea, kontratazio-zentralak sortzea eta negoziazio kolektiborako legitimazioa.
02Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea (ETEL): munizipalismoaren nahia errealitate bihurtua
EUDELek arauak garatzeko gainerako erakundeekin duen lankidetzaren adibide esanguratsu gisa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea (ETEL) egin izana nabarmendu behar da. Lege hori 2017ko apirilaren 7an onartu zen. Arau horren bidez, egia bihurtu zen munizipalismoaren asmo sendo bat (EUDEL sortu zenetik adierazia), hauxe da, udalei ikusgarritasuna ematea, Euskadiko hiru gobernu-mailek definitutako erakundearkitekturan egiaz integratuta.
EUDELek modu erabakigarrian eta eraginkorrean lagundu zuen asmo hori finkatzen, oso aktiboki parte hartuz eta legeproiektua egiteko proposamen ugari eginez, Euskadiko Udal Kontseiluaren barruan. Horren harira, funtsezkoa da “Udal Lege baterako oinarriak” dokumentua, 2010eko martxoan onartua. Dokumentu horren edukiak eragin erabakigarria izan du bai ETELen proiektuetan bai azken testuan.
Lege integrala da, eta udal-autonomiaren funtsezko bi alderdiak biltzen ditu: eskumenak eta finantzaketa. Izaera integral hori Legetik bertatik etorritako erakunde-antolamenduan islatzen da, eta bertan bermatzen da udalek benetan parte hartuko dutela beren eskumeneko gaietan erabakiak hartzen.
Horrela, eskumenen esparruari dagokionez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eta Tokiko Gobernuen Batzordea sortu dira, eta EUDELi dagokio haietarako ordezkariak izendatzeko proposamena egitea.
Udal-finantzaketari dagokionez, tokiko ordezkariak eskubide osoz sartzen dira Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan. Ordezkari horiek izendatzeko proposamena EUDELek egiten du.
03Udal-eskumenak: Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eta Tokiko Gobernuen Batzordea
Udalen interesak ordezkatzeko eta defendatzeko eginkizunen barruan, EUDELek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan parte hartzen du. Kontseilu hori udalen eta autonomia- eta foruerakundeen arteko lankidetza-organoa da, udalgobernuari eragin diezaioketen politika publikoen arloan. Kontseilua hemezortzi ordezkarik osatzen dute, hau da, sei ordezkari ditu hiru erakundemaila bakoitzeko.
Era berean, Tokiko Gobernuen Batzordean parte hartzen du EUDELek. Organo hori alerta goiztiarreko organoa da, udal-autonomia babesteko, eta xedapen orokorrak egiteko orduan tokiko parte-hartzea bermatzen du. Eginkizun horiek betetzeko, hogeita hamar txosten baino gehiago egin ditu arau-proiektuei buruz. Txosten horien ondorioz, lege-mailako proiektuen kasuan, aldebiko bederatzi batzorde egitea bultzatu da sail sustatzailearen eta Tokiko Gobernuen Batzordeko kideen ordezkaritza baten artean. Batzorde horietan, toki-autonomiari zenbateraino eragiten dion baloratu ondoren, dagokion txostena egin da, eta, bileren aktekin batera, Legebiltzarrera bidali behar da.
Gainera, EUDELek erakunde arteko ehun organotan baino gehiagotan parte hartzen du, besteak beste: Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoan, Lurralde Antolamendurako Batzordean, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan, Ingurumen Batzordean, Naturzaintzan, ISEK-Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluan, Garraio Agintaritzan eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluan.
04Udal finantzaketa eta ordezkaritza erakunde arteko organoetan
EUDELek udalak ordezkatzen ditu udalfinantzaketa lantzen eta erabakitzen den organo eta kontseiluetan. Hala, 2008az geroztik, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan parte hartzen du, behatzaile gisa. 2017az geroztik, hiru ordezkari ditu eskubide osoko kide gisa, ETELek berariaz adierazitako gaietan, eta, gainerakoetan, berriz, ahotsa du. Egindako lanaren artean, akordioa nabarmendu behar da, gero 2022-2026 aldirako Ekarpenen Lege bihurtu zena. Lege horren arabera, lurralde historiko bakoitzeko baliabide erabilgarrien % 39,23 da toki-erakundeek zerga itunduetan duten gutxieneko partaidetza-ehunekoa.
Bestalde, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoko kide da EUDEL. Organo horretan, udalen parte-hartzea tokiko zergei dagozkien arloetara mugatzen da, harmonizazioarrazoiengatik. Hala, nabarmentzekoa da foru-araudia Konstituzio Auzitegiak hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergarekin loturik emandako epaietara egokitzeko egindako lana.
Azkenik, EUDELek Finantzen Lurralde Kontseiluetan parte hartzen du. Lurralde bakoitzeko foru- eta toki-mailen arteko topaketa-organoa da, eta gutxienez urtean bitan biltzen da (Herri Dirubideen Euskal Kontseilua egin ondoren). Kontseiluan egiten diren funtzioak honako hauek dira: bi erakunde-mailen artean banatu beharreko funtsak lurraldean zehaztea, udal bakoitzari eta gainerako toki-erakundeei dagozkienak finkatzea, eta, hala badagokio, udalek likidazio negatiboetan egin behar dituzten itzulketak zatikatzea eta geroratzea, arrisku partekatuaren irizpidetik etorritako ondorioak arintzeko.
05Gastu inpropioen finantzaketa: musika eskolak, euskaltegiak eta gizartelarrialdietarako laguntzak
EUDELek etengabe eskatu du sortu zenetik eskumenak berrantolatzeko edo, hala badagokio, udalek beste administrazio batzuen eskumenak erabiltzetik sortutako gastu inpropio deiturikoak finantzatzeko.
1993an, eta adibide gisa, EUDELek ikastetxeen mantentze-lanen irizpideei buruzko txostena egin zuen, eskumenak eta finantzaketa Hezkuntza Sailaren (inbertsio-gastuak) eta udalen (mantentze-gastuak) artean mugatzeko. Ondoren, ikastetxeen mantentze-lanetarako eskuliburua egin zen, eta udalerri guztietara bidali zen.
Azkenik, lan hori berariaz aintzat hartu da ETELen, gizarte larrialdietarako laguntzen, udal euskaltegien eta musika-eskolen arloan. Hala, legeak berak adierazten du Eusko Jaurlaritzak zein zati hartu beharko lukeen bere gain, baldin eta udalek beren baliabideak jartzen badituzte gizarte-larrialdietarako laguntzak osatzeko.
Musika-eskolen eta udal euskaltegien finantzaketari dagokionez, ETELek geroagoko Batzorde Misto espezifiko batera jotzen du, horri buruzko akordioak lortzeko.
2021eko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin negoziazio-prozesu bat burutu da zenbait udali zuzeneko dirulaguntzak emateko udal titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko, eta dirulaguntza horiek bideratzeko udal horiekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua baimentzeko.
2021eko urtarrilean Batzorde Mistoa eratu zen udal euskaltegien finantzaketa eta harekin loturiko beste gai batzuk aztertzeko. Gai hori ez da EUDELen lanetik kanpo geratu; izan ere, 1990ean, ARCEPAFEren aplikazioa udal euskaltegietako langileei zabaltzeko akordioan parte hartu zuen EUDELek, haien ordainsarimailak oinarritzat hartuta HABEk euskaltegien titularrak finantzatzeko, eta, 2010ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin akordio bat sinatu zuen udal euskaltegiak finantzatzeari buruz.
06ARCEPAFEtik UDALHITZera
EUDELek, sortu zenetik, udalen ordezkaritza bere gain hartu du toki-erakundeetako funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen baldintzak negoziatzerakoan. Lan hori berariaz aintzat hartu zen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean, eta, gure eremuan esplizituago, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen bidez.
Bere ibilbidean, EUDELek enplegatu publikoen lan-baldintzak arautzen dituzten 17 akordio sinatu ditu. 2006ra arte, Udal eta Foru Administrazioaren Zerbitzupeko Langileriaren Enplegu Baldintzen Akordio Arautzailea (ARCEPAFE izenekoa) negoziatu zen hiru aldundiekin batera, eta foru eta toki administrazioan aplikatu zen.
2006tik aurrera, toki-administrazioaren berezitasunei erantzuteko, EUDELek bakarrik hartu zuen bere gain negoziazioa, ordezkaritzarik handieneko sindikatuekin batera, eta lehen UDALHITZ akordioa sinatu zuen, euskal tokierakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen zituena. 2008an, UDALHITZ 2008-2010 akordio berria sinatu zen. Guztira 194 udal daude akordio horri atxikita eta, automatikoki luzatzeari eta aurreraeraginari esker, gaur egun 23.000 bat langileren lan-baldintzak arautzen ditu.
07Tokiko kargu publikoaren estatutua
Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna erreferentziatzat hartuta, EUDELek 1990., 2001. eta 2007. urteetan onartu eta zabaldu zituen Udal Gobernagarritasunerako eta zinegotziek eta alkateek euren karguak askatasunez betetzeko akordioak, honako gai hauei buruzkoak: eskubide ekonomikoak, informazioa eskuratzea, kontziliazioa, prestakuntza eta mehatxupean dauden udal-ordezkariek parte hartzeko bermeak.
Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak hainbat proposamen egin zituen, hala nola arduraldi esklusiborako eskubidea aitortzea, eskubide ekonomikoak, oposizioaren estatutua, udal talde politikoak eta jokabide-kodea. Proposamen horiek, hein handi batean, ETELen testuan sartu ziren 2017an. Lan-ildo horretan koka daiteke, halaber, udal-hautetsien langabezia-eskubidea aitortu izana, 2006an estatuko legerian sartu zena.
Azkenik, alderdi politiko jakin batzuen jarduerak eteteko auto judizialek (2002an eta 2008an) udal-eremuan izandako ondorioei dagokienez, udal-taldeei laguntza teknikoa emateko lana nabarmendu behar da.
08Elkarkidetza, tokiadministrazioaren eta foru-administrazioaren borondatezko gizarteaurreikuspeneko erakundeak (BGAE)
En 1998, EUDEL impulsó activamente la adhesión de los ayuntamientos, como promotores y protectores, al sistema complementario de prestaciones pasivas, Elkarkidetza, y plasmó, de manera expresa, dicha adhesión en los propios acuerdos de ARCEPAFE, de tal manera que actualmente se recoge en el Acuerdo Regulador UDALHITZ.
Desde ese año se han incorporado a Elkarkidetza 464 instituciones, ofreciendo cobertura a casi 30.000 personas trabajadoras de las diputaciones, ayuntamientos y entidades dependientes en los tres territorios. En 2020, Elkarkidetza gestionó un patrimonio de más de 1.200 millones de euros.