BULTZATZEA
29Euskararekiko konpromisoa
Udalerrietan euskararen erabilera sustatzea izan da EUDELen lehentasunetako bat. Helburu horren emaitzetako bat da Kultura Sailarekin 2010. urteaz geroztik duen hitzarmena, euskaraplanak egiten laguntzeko eta bultzatzeko, bereziki 5.000 biztanletik beherako udalerrietan; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako batzordeetan eta eztabaida-taldeetan parte hartzea, bai eta euskararen erabilerarekin eta sustapenarekin zerikusia duten guztietan ere; eta udalak eta haien elkarteak Bikainen (euskararen kalitate-ziurtagiria) deialdira aurkez daitezen sustatzea.
Era berean, aipatzekoa da, arlo hori arautzen duten ETELen aginduetan eta haiek garatzen dituen ondorengo Dekretuan garatutako eginkizun aktiboa.
Bestalde, EUDELek Euskaltzaindiarekin lankidetzan dihardu, eta, 2001, 2004 eta 2021eko hitzarmenen bidez, udalerrietan tokiko toponimiaren normalizazioaren arloan egiten duen jardueraren zati bat finantzatzen du, bai eta gai horri buruz egiten diren kontsultei eta txostenei erantzuteko lana ere.
30Bizikidetza eta giza eskubideak
EUDEL hasiera-hasieratik agertu da euskal herritarren arteko bizikidetza bultzatzen eta errazten duen eragile gisa. Horrenbestez, testuinguru horretan koka daiteke terrorismoaren biktimei laguntzeari dagokionez Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin 2001ean sinatutako hitzarmena. Hala, 2002an, demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko Adierazpen Zibikoa sinatu zen.
2007an, EUDELek, Lehendakariarekin batera, bakea eraikitzeko herritarren partaidetzarako ekimena bultzatu zuen. Ekimen horretan, sentsibilitate politiko, sozial eta kultural desberdinetako 1.000 herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte. Urte horretan bertan, Udal Gobernagarritasunerako Akordioari beste atal bat gehitu zitzaion, mehatxupean zeuden udal ordezkarien partehartzea bermatzeari buruzkoa, eta neurri materialak nahiz gizartearen aintzatespen- eta elkartasunneurriak hartzeko beharra sustatu zen.
2014an, indarkeria amaitu ondoren, Gogora Institutua sortu zen, eta haren Zuzendaritza Kontseiluko kide da EUDEL, gainerako erakundeekin batera, Memoriaren eta Bizikidetzaren arloko ekimenen garapena koordinatzeko, baita Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bake eta Bizikidetza Planei lotutakoak ere. 2016. urtetik aurrera, plan horiek beste ikuspegi bat txertatu dute, giza eskubideen kulturara eta bizikidetzan eta hezkuntzan aniztasuna eta elkartasuna bezalako balioak kudeatzera bideratua. Horren guztiaren ondorioz, bizikidetzarako, giza eskubideetarako eta aniztasunerako Udaberri 2024 Plana onartu da, 2021 eta 2024 urteen artean indarrean egongo dena.
EUDELekin lankidetzan egindako ekimen nabarmenenen artean daude Memoriaren Eguna ospatzea (azaroak 10), sinbologia frankista kentzea, tokiko erakundeei laguntzak ematea memoria berreskuratzeko (historikoa eta berria) ekimenetarako, hala nola, memorialak, ikerketaproiektuak, liburuak eta argitalpenak, erakusketak, jardunaldiak eta tailerrak, etab.
31Gobernantzaren bikaintasuna eta berrikuntza
EUDEL da, 2017. urteaz geroztik, Euskadiko udaletan ELoGE zigilua ezartzeko Europako Kontseiluak egiaztatutako eskualdeko plataforma, gobernu-kalitatearen eta berrikuntza demokratikoaren arloko Europa mailako ziurtagiri gorena. Benetako helburua da udalerrien etengabeko hobekuntza eta baterako ekintza bideratzea. Horretarako, udal-kudeaketa eraginkorra bultzatu behar da, jasangarritasunaren ikuspegitik, eta politika publikoen ardatz gisa pertsonak eta gizarte-premiak hartuta.
Metodologia udal bakoitzak egin beharreko autoebaluazioan oinarritzen da. 97 adierazleko adierazleko tresna batekin, Europa osoan berdina dena, Gobernantza Onaren 12 printzipioen betetze-maila neurtzen da: 1) Ordezkaritza eta partaidetza, 2) Erreakzio-gaitasuna; 3) Eraginkortasuna eta efizientzia; 4) Gardentasuna; 5) Zuzenbide-estatua; 6) Portaera etikoa; 7) Eskumenak eta gaitasunak; 8) Berrikuntza eta irekitasuna; 9) Epe luzeko jasangarritasuna; 10) Finantza-kudeaketa osasungarria; 11) Giza eskubideak, aniztasuna eta gizarte-kohesioa; 12) Kontuak ematea.
EUDELek euskal errealitatera egokitu zuen tresna hori eta gaur egun 12 udalerrik lortu dute Bikaintasuneko Zigilua. Hurrengo mugarri gisa, ELoGE edizio bat jarriko da abian 5.000 biztanletik beherako udalerrientzat (EAEren % 71).
32Enpleguaren sustapena
EUDELen lana ez dago une bakoitzeko egoera sozioekonomikotik kanpo, eta horregatik, bere ibilbidean zehar, enplegua sustatzen inplikatu da. Esate baterako, 2000. urtean, Enpleguaren Erakunde arteko Plana egiten lagundu zuen EUDELek.
2001. eta 2004. urteetan, IZARTU1 eta IZARTU2 programetan lan egin zuen Eusko Jaurlaritzarekin batera, Euskadiko hirigune degradatuak berroneratzeko jarduera integralak elkarrekin finantzatzeko. Jarduera sektorial integralak dira, eta zuzkidura ekonomiko handia dute.
Bestalde, EUDELek aktiboki parte hartzen du Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailarekin tokiko enplegu-planak egiteko laguntza-ildoak diseinatzen, bai eta plan horiek udaletan zabaltzen ere. Laguntzak enplegua sustatzera, kontratatzera eta laneratzen laguntzeko jardueretara bideratzen dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan dihardu langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko programari laguntzen eta programa horren jarraipena egiten.
Azkenik, 2021ean, EUDEL elkarlanean aritu da 2030 Enpleguaren Euskal Estrategian, 2021- 2024 Enplegu Plan Estrategikoan (EPE) eta 2024 Ekintzailetzako Erakunde arteko Planean (EEP).
33Behargintzak, tokiko garapena
2000tik 2016ra, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BBK finantza-erakundearekin lankidetzan aritu ginen, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko Behargintza izeneko 22 zentro sortzeko.
Toki-garapeneko egiturak dira, enplegu politikekin lotuak, sarean lan egiteko bokazioa dute eta Garapen elkartearen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) inguruan biltzen dira. Gaur egun, enplegua sustatzeko erakunde horietako gehienek lanean jarraitzen dute Bizkaiko udalerrietan.
34Udaletatik erosketa berdea eta eraginkortasun energetikoa sustatzen
1998 eta 2001 bitartean gauzatu zen Erosketa berdea bultzatzeko eta sustatzeko EMASSER proiektua. EUDELek Euskadiren ordezkaritza gidatu zuen Labein Fundazioarekin (gaur egun Tecnalia) batera, laguntza teknikoa ematen duena, eta EMAS ziurtagiria lortzen lagundu zien parte hartu zuten enpresei eta udalei.
2000. urtean kontratu bat sinatu zen CADEMekin, merkatu elektrikoaren liberazioaren ondorioak ezagutarazteko eta baloratzeko azterlana egiteko.
2002tik 2007ra bitartean, udalerrietan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak sustatu zituzten EUDELek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE). Honako ekintza hauek egin ziren, besteak beste: Energiaren arloko udal-gida prestatu, energiaaurrezpenaren, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarriak aprobetxatzearen arloan ekintzak garatzeko; udalerriekin lankidetza-hitzarmenak bultzatu eta Energia Kudeatzeko Planak egin; Europako proiektuetan batera parte hartu; “Euskadiko Udalentzako Energia Sariak” sortu; eta Udalen energia-ziurtapeneko eredua garatu.
2008tik 2012ra bitartean, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, udaleraikinetarako energia-kudeaketako eredu bat ezartzeko proiektua gauzatu zen, energiakontsumoen urruneko monitorizazioan eta aurrezteko neurrien ezarpenean oinarritua. Horretarako, 26 udaletako 78 eraikin aztertu ziren.
2012an, Energia Kudeaketari eta Klima Aldaketari buruzko Alkateen Ituna aurkeztu eta sustatu zen.
35Berrikuntza tokiko kudeaketan
EUDELen beste helburuetako bat da tokiko kudeaketa hobea bermatzea kalitatearen ikuspegitik begiratuta. Ildo horretan kokatu behar da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zen Tokiko Berrikuntza Agenda (ADL, Europa mailan) bultzatzeko lehenengo hitzarmena 2009an, non Tokiko Berrikuntzako lehen 41 Agendak egin ziren. Aldi berean, Euskadiko udal guztien berrikuntza-mailaren diagnostikoa egin zen (Europako Batzordearen eskura jarri zen CEMSD proiektuaren bidez), eta lankidetzaproiektuak abian jartzeko laguntza-programa eskaini zen.
Duela gutxi, Euskadiko udalentzako kudeaketa aurreratuaren eredua sustatu da, gobernu onaren printzipioetan oinarritua. Udalen ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzarekin, IVAPekin eta Euskalitekin elkarlanean definitu da eredu hori.
Bestalde, 2018-2020 urteetan, Smart soluzioen eremuan lan egin da Udalerri Adimendunak (Herrismartik) programaren bidez. Horrekin loturik hainbat foro egin dira esperientziak eta arrakasta-kasuak trukatzeko, finantzaketaaukerak aztertzeko eta sektore publikoko eta pribatuko eragileen arteko topaketak egiteko.
36Kalitatea eta herritarrei arreta emateko zerbitzuak
2013an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE-IVAP) sinatutako hitzarmenaren esparruan, Izapideen Eskuliburuak eta Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuak jarri ziren abian. 2017an, izapideen eskuliburu bana egin zen lurralde historiko bakoitzeko, eta 2020an foru-tresna informatikoetan sartu zen: Zerbikat-IZFE eta Udalik BiscayTIK.
Era berean, Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuen Sarea sortu zen. Foro horretan, zerbitzu integrala eta kanal anitzeko bokazioa duten 25 udal biltzen dira, udal-zerbitzuetara erraz iristeko eta Udalaren eta herritarren artean komunikazio eta harreman arina izateko.
37KZGUNEAK eta kudeaketa elektronikoko bulegoak: teknologia herritarrei hurbiltzea
2001. urtean, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen baten bidez, udaletan KZGUNEAK telezentroen sare publikoa sortzea bultzatu zen. Sare horren jarduera nagusia teknologia berrietan trebatzea da. 2005ean 205 zentro zeuden irekita lurralde osoan.
Era berean, 2007an, EUDELek eta Administrazio Elektronikorako Europako Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuten zenbait udallokaletan administrazio-kudeaketako bulego elektronikoak instalatzeko..
38Tokiko kargu publikoentzako prestakuntza eta gaikuntza
1998. urtean Toki Zuzendaritza eta Kudeaketako lehen ikastaroa antolatu zen, Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Institutuko (ESADE) irakasleen eta toki-administrazioan zuzendaritzako esperientzia duten profesionalen laguntzarekin.
Tokiko hautetsien prestakuntzaren arloan, 2006. urtetik aurrera lehenengo gaikuntzaikastaroa antolatzen da: mintegi espezifikoen eskaintza, udaleko arloetako eta sozietateetako zuzendarientzat ere.
Beste prestakuntza ildo bat hautetsi berrien Harrera Jardunaldiak dira udal hauteskundeen ondoren. Kargua hartu eta berehala eskaintzen da, tokiko agintaldien hasieran lehen erabakiak errazteko: EUDELen erreferentziazko prestakuntza da eta udalek oso ondo baloratzen dute.
39Udaletako langileentzako prestakuntza espezifikoa
Udalen eta gainerako toki-erakundeen administrazio-kudeaketak gero eta espezializazio handiagoa eskatzen duela ikusita, EUDELek hainbat ekimen ditu prestakuntza-arloan. Premia horri erantzuteko, 2006an lankidetza-hitzarmena sinatu zuen IVAPekin (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea), Euskadiko udaletako langileei berariaz zuzendutako prestakuntza-eskaintza publikoa antolatzeko eta egituratzeko. Hitzarmen horren esparruan, besteak beste, honako jarduera hauek aipa daitezke:
- Urteko Zeharkako Prestakuntza Plana. 210 ikastaro eta tailer inguru biltzen ditu, gaien arabera banatuta: oinarrizko gaiak (araubide juridikoa, kontratazioa, etab.), antolaketa, giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea, ekonomia, gizarte-arreta, enplegua, hirigintza, berdintasuna, etab.
- Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia. Urtero egiten da 2006. urteaz geroztik eta Idazkaritzako, Kontu-hartzailetzako, Diruzaintzako eta aholkularitza juridikoetako teknikari arduradunentzat da.
- Tokiko Zuzendaritza Publikoko Programa Aurreratua, HAEErekin batera antolatua 2008tik, udaletako zuzendariei prestakuntza emateko. Programa horretatik abiatuta, EHUrekin batera, Tokiko Administrazio Publikoan Proiektuen lidergoari buruzko Prestakuntza Planen eskaintza berri bat egin da.
402030 Agenda: oraina kudeatu etorkizunera begira
2021eko irailean, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak lankidetzahitzarmen bat sinatu zuten, udal-politikek Nazio Batuek sustatutako 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena errazteko eta egokitzeko.
EUDELek bere gain hartutako konpromisoen ondorioz, udal-oinarri handiko 15 proiektu aukeratu dira Euskadiko udalek Euskadiko 2030 Agendan duten parte-hartze proaktiboa eta koordinatua bideratzeko, bai eta udalerriekin lankidetzan proiektuak garatzen dituzten hainbat sare eta erakunde ere, hala nola, Udalsarea, Garapen, Euskal Fondoa, Berdinsarea, Euskadi Lagunkoia eta Mugiment.
Proiektu honen garapenak maila anitzeko gobernantza-eredu berri baten erronkari ere helduko dio, politika publikoetan Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan adostutako lehentasun-esparru bat integratu ahal izateko. Lan-plan hori 2021eko azaroan aurkeztu eta berretsi zen EUDELen Ohiko Batzar Orokorrean.
Osagarri gisa, 2022. urterako berariazko proiektu bat garatzea erabaki da, udalaurrekontuak egiteko eta kontrolatzeko lanetan errazago txertatzeko Garapen Jasangarrirako Helburuak.