LANKIDETZA

21Osasuna: tokiko osasunzentroetatik COVID-19aren aurrean erantzunari

1993. urtean, EUDELek akordioa sinatu zuen Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin, tokiko osasun-zentroak mantentzeko udalek jasaten dituzten kostuetan parte hartzeko baldintzak eguneratzeko eta finkatzeko formulak ezartzeari buruzkoa. 2008an, hitzarmen horren gehigarri bat sinatu zen, udalen jabetzako medikukontsultategien funtzionamendu-gastuei buruzko azterlan bat erreferentziatzat hartuta, bai eta jarduera-plan baten proposamena ere, gastu horiek Osasun Sailak bere gain har zitzan pixkanaka-pixkanaka. 2021ean gai horri buruz berriro hitz egin da Eusko Jaurlaritzarekin, zentro horien egoera diagnostikatzeko eta baloratzeko.

Azken bi urteetan, EUDELek lankidetzaesparru bat ezarri du Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin COVID-19ak eragindako pandemiaren aurrean. Horren barruan, honako ekintza hauek egin dira, besteak beste: babes-materiala (NBEak) banatu funtsezko udal-kolektiboentzat (udaltzaingoa, etxez etxeko laguntza-zerbitzua, suhiltzaileak eta babes zibila), pertsona horientzako testak eta diagnostiko-probak egin, horri buruzko kontsultak ebatzi, jarduera-protokoloak edo txertaketa-protokoloak bidali.

Gainera, EUDELeko elkarteburuak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordean parte hartzen du.

22Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko akordioa

Gizarte-zerbitzuak emateko foru-aldundien eta udalen arteko lankidetza laurogeiko hamarkadan hasi zen, 1982ko Gizarte Zerbitzuei buruzko lehen Legearen ondoren, eta 1996koa etorri zen haren atzetik. Azken horren gainean, eta euskal administrazioen eskumenak gehiago mugatzeko, akordioak sinatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin, EUDELek eskatuta, eta, ondorioz, 2001eko akordioa sinatu zuten EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek gizartezerbitzuen arloko eskumenak banatzeari buruz. Akordio hori izan zen 155/2001 Dekretuaren oinarria, Gizarte Zerbitzuen arloko eginkizunak zehazteari buruzkoa.

EUDELek, gainerako erakundeekin batera, aktiboki parte hartu zuen Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko 2008ko hirugarren Legea egiten, hura idazten, lehenengo zirriborrotik hasi eta azken testuarekin buka, eta hainbat gai garatu ziren, besteak beste, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua, Plan Estrategikoa edo Lurralde Mapa.

Lan horren emaitza izan zen aipatutako Zorroari buruzko Dekretu horrek, lehen mailako (udalarenak) eta bigarren mailako gizartezerbitzuek eskaini behar dituzten prestazioak zehazten dituenak, obligazioak izango dituen Administrazio Publikoaren mailaren nahitaezko eta aldeko txostena behar izatea onartzeko.

Eta, batez ere, udalek gizarte-zerbitzuak zabaltzeko baliabideak izan ditzaten lortzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak aparteko funts bat eratuz.

23Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak

Udalak, pertsonengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, lehenak dira herritarrek eskatzen dituzten eta arreta hurbil eta eraginkorra behar duten gizarte-premiak antzematen. Arreta hori, hasiera batean, Udalak berak ematen du edo beste batzuekin elkartuta, Gizarte-zerbitzuen lurralde-mapetan ezarritako antolamenduan oinarrituta.

Baina, zerbitzuak emateko, erakunde guztien jarduera koordinatua behar da, hiru lurraldeetako bakoitzaren berezitasuna kontuan hartuta, eta Gizarte Zerbitzuen Mahai Instituzionalak sortu behar dira, arlo horretako udal- eta forujarduerak koordinatzeko.

Hala, Araban, 2017an, akordioa egin zen Foru Aldundiarekin, udal-zerbitzuen kudeaketari eusteko, harik eta gizarte-zerbitzuak Legera egokitzeko beharrezko tresnak artikulatu arte. Hori garatzeko, Arabako Foru Aldundiari Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ), Eguneko Arretarako Landa Zentroaren Zerbitzua eta Adinekoentzako Ostatu Zerbitzua eskuordetzeko eta kudeatzeko gomendioa egiteko hitzarmenen baldintzak ezarri dira. Aurreikuspenen arabera, 2022an amaituko da udalaren gainerako gizartezerbitzuak egokitzeko prozesua.

Bizkaian, 2017an, akordioa egin zen Foru Aldundiarekin udal egoitzei buruz, foru-erakundeak bere gain har zezan II. eta III. mailetako mendekotasuna duten erabiltzaileen plazen kostua. Era berean, 2018an akordio bat sinatu zen Bizkaiko Foru Aldundiarekin, mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako Eguneko Arreta Zerbitzuari eta Eguneko Zentroei dagokienez, adinekoen etengabeko arreta bermatzeko.

Gipuzkoan, berriz, hitzarmenak sinatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin EELZ emateko eta hura finantzatzeko 2005ean, 2018an, 2021ean. Beste esparru batean, 2013tik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari gara udal-egoitzak Kabia foru erakunde autonomoan integratzeko.

2018an, EUDELek, Gipuzkoako udalen ordezkari gisa, oinarriak negoziatu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei Mendekotasun Sistemaren prestazio ekonomikoen jarraipena egiteko kudeaketa-gomendioa sinatzeko.

24Gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeko tresnak

Foru-aldundiekin horiekin egindako akordioetan oinarrituta, gizarte-prestazioen eta -zerbitzuen erregelamendu-ereduak eta haien prezio publikoekin loturiko ordenantzaereduak egin dira.

Araban, Arabako Foru Aldundiarekin akordioa lortu ondoren, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren, Eguneko Arretarako Landa Zentroaren Zerbitzuaren eta Adinekoentzako Ostatu Zerbitzuaren udal araudien eta ordenantza fiskalen ereduak egin dira.

Bizkaian, 2008an, Mendekotasunari buruzko Legea indarrean sartu zenean, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi-eredua egin zen, eta 2021ean hasi zen hura eguneratzen. 2018an, adinekoentzako Eguneko Arreta Zerbitzuaren araudi-eredua eta zerbitzuari lotutako prezio publikoaren eta prestazioaren araudi-eredua egin ziren. Azkenik, 2020an, Adinekoentzako Ostatu Zerbitzuaren eta prezio publikoaren araudieredua idatzi zen.

Gipuzkoan, berriz, 2005ean egin zen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi-eredua, esparru juridiko berrira 2018an egokitu zena, prezio publikoari eta hura kalkulatzeko tresnari buruzko araudi-ereduarekin batera. 2021ean idatzi zen adinekoentzako ostatu-zerbitzuak arautzen dituen araudi-eredua.

25Euskadiko arreta soziosanitarioa

2003an, EUDELek hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru aldundiekin, EAEn arreta soziosanitarioa garatzeko. Hitzarmen horren bidez, Euskadin arreta soziosanitarioaren formulak ezartzeko prozesua hasi zen, Gizarte Zerbitzuen Legea eta haren erregelamenduak onartu ondoren, ildo estrategikoak, gobernantzaeredua, finantzaketa-eredua eta zerbitzu soziosanitarioen katalogoa diseinatzeko.

Hori guztia Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten erakunde guztiek adostutako eta onartutako lanaren emaitza da, eta erakunde horien artean dago EUDEL.

26Migrazioa eta aterpea, lankidetza eta laguntza humanitarioa

EUDEL sortu zenetik presente egon da aniztasunaren kudeaketa, gizarte-kohesioa eta ongizatea bermatzea, eta horrtetarako bere jarduera bideratu du udalen parte-hartzea erakunde arteko ekimenetan eta topaguneetan.

Hala, azken ekimenen artean nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutako ekintza, 2021ean hasi zena, udalak Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzea sustatzeko; izan ere, elkarbizitzarako konpromiso komuna da hori, eta Migrazio Segururako, Ordenaturako eta Erregularrerako Munduko Itunak (Nazio Batuen 2018ko bilkuran onartua) markatutako ildoari jarraitzen dio.

Gainera, EUDELek erakunde-gizartearen arteko arteko mahaian parte hartzen du 2015etik, errefuxiatuen krisiari elkarrekin heltzeko. Lankidetza aipagarri gisa, Euskadiko zazpi udalerrik (Amurrio, Galdakao, Getxo, Laudio, Portugalete, Tolosa eta Zarautz) parte hartu dute Euskadin harrera egiteko eta integratzeko gaitasuna handitzeko talde pilotu batean (“Auzolana I”), erakundeen eta gizarteerakundeen (GKEak, esate baterako) arteko koordinazioaren bidez.

Era berean, lankidetza-hitzarmenak sinatu dira Euskal Fondoarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, garapenerako lankidetzako ekintzen koordinazio eta osagarritasun handiagoa lortzeko. Hain zuzen, EUDELek 2013tik aurrera Euskal Fondoaren bidez bideratzen du nazioarteko lankidetza, eta nazioarteko lankidetzarako ekimenak erakunde horretan zentralizatzera animatzen ditu udalerriak.

Lankidetza hori saharar herriari laguntzeko proiektuetara bideratzen da, eta, bereziki, hondamendi naturaletan udalaren laguntza humanitarioa koordinatzera. Hala, EUDELek udalen laguntza bideratzeko larrialdietarako funtsak sortu ditu Haitiko lurrikararako (2010), Dominikar Errepublikarako, Saharako herriarentzat, Iranentzat eta 2005eko tsunamiaren ondorioak arintzeko.

27Ingurumenaren eta jasangarritasunaren sustapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Legea indarrean sartu zenean, EUDELek hitzarmen-lan handia egin zuen udal-teknikarien talde batekin, ingurumen-kapitulu guztien udal-erregulazioa landuko zuen ordenantza-eredua egiteko. Hala, erraztu egin zen udalek arlo horretan beren ordenantzak onartzeko beharra jasotzen duen lege-agindua betetzea.

2005eko martxoan, EUDELek lankidetzahitzarmena sinatu zuen Euskadiko Zur Mahaiarekin, kudeaketa iraunkorrean materia berriztagarri gisa ziurtatuta dagoen zura erabil dadin sustatzeko eta baso-eremuen kudeaketa jasangarriagoaren aldeko apustua egiteko.

Ondoren, 2009an, EUDELek beste hitzarmen bat sinatu zuen Euskadiko udalen artean kudeaketa iraunkorrean materia berriztagarri gisa ziurtatuta dagoen intsinis pinuaren zura erabil dadin sustatzeko. Handik bost urtera, 2014. urtean, EUDELek PEFC-Euskadiren eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren aintzatespen publikoa jaso zuen apustu hori egiteagatik, tokiko komunitateen jarduera ekonomikoan kudeaketa jasangarria bultzatzen baitu.

28Etxebizitzaren Legea eta Lurraldearen Antolamendua

EAEko Etxebizitzaren 3/2015 Legea indarrean sartzeak sakon berregituratu zituen udalen politika eta eraikuntzaren alorrean zituzten eskumenak (kontserbazioa eta benetako okupazioa). EUDELek legeari egin zion ekarpenaren ardatz izan ziren Eraikinen Ikuskapen Teknikorako sistema garatzea, hutsik zeuden etxebizitzen udal-kanona edo bizitzeko egokiak izateko gutxieneko baldintzen diseinua.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari dagokienez, EUDELek zeregin bereziki aktiboa du udalei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko orduan, Konstituzio Auzitegiaren 61/1997 Epaitik etorritako eraginen ondorioz. Horren ondorioz, testu praktiko bat egin zen “Euskal Autonomia Erkidegoan lurzoruaren araubidearen eta hiri-antolamenduaren arloan aplikagarriak diren indarreko lege-xedapenak bateratzea” izenekoa.

Handik urte batzuetara, 2006an, Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesu irekirako ekarpenak dokumentua egin zuen, arlo horretako negoziazio politikorako lan teknikoaren ildoak zehazten dituena. 2015etik, EUDELek parte hartu du LAGak berrikusteko Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordean, eta 2019an onartu ziren behin betiko.

Arlo honetan funtsezko tresna izan da 2003an onartutako “Etxebizitza gehiago Hiri hobea” , 2006ko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen inguruan EUDELek zuen jarrera finkatzeko gida izan zena.